Egilea

Egilea

Egilearen gaineko informazioa
header2.jpg

ASKATASUNA BHI-ko FILOSOFIA DEPARTAMENTUA

Descartesek zuen azken asmoa hauxe zen: Zoriona lor dezagun nola gidatu behar dugun gure bizitza ikertzea.
Horretarako, errealitatea eta gizakia ongi ezagutu behar dugu, ezagutza horretatik jakin ahalko dugu zer komeni zaigun.
Baina, errealitateari eta gizakiari buruz zerbait esan baino lehen, ziurtatu behar dugu gure ezagutzak zuzenak diren, bestela, okerrak izango balira, zoritxarrera eramango gaituzte ezagutza horiek.

Beraz, lehenik eta behin planteatu eta ebazten saiatu behar dugu ezagutzari dagokion problema.

Ondoren, huts egiten ez duen metodoa behin aurkituz gero, eta metodo hori aplikatuz, pentsamendua, Jainkoa eta mundu fisikoa existitzen direla frogatu ahalko genuke, eta horien izateari dagozkien egiak ezarri.

Horrek guztiak gizakia zer nolakoa errealitatea aurkitzea ahalbidetuko digu, eta horren arabera, zer den guri komeni zaiguna.

Horrela jokatzen badugu jakingo dugu nola gidatu gure bizitza.
__________________________________________________________________________
EZAGUTZARI DAGOKION PROBLEMA
(klikatu gainean hurrengo dispositiba ikusteko)
__________________________________________________________________________
ERREALITATEARI DAGOKION PROBLEMA
(klikatu gainean hurrengo dispositiba ikusteko)
__________________________________________________________________________
GIZAKIARI DAGOKION PROBLEMA
(klikatu gainean hurrengo dispositiba ikusteko)
Name
Email
Comment
Or visit this link or this one